Ayuntamiento del Valle de Atetz

Albisteak

Foto noticia - ERAKUSKETA: PINTURA PUZLEA (Lourdes Gorostieta “Goros”)

ERAKUSKETA: PINTURA PUZLEA (Lourdes Gorostieta “Goros”)

11/05/2026

  Bere puzlea osatzeko”Gorosek”, bi motatako piezak sortzen ditu. Batzuetan, bere margolari gogokoenen koadroak erreproduzitzen ditu bere erara, espazioan eta denboran urrunekoak edo gertukoak. Beste batzuetan, bereziki maite dituen lekuak islatzen ditu, sentitu dituen emozioak. Kolorearen oreka bilatzen du emaitza harmoniatsua lortzeko.  

Foto noticia - KONTZERTUA: JAC

KONTZERTUA: JAC

11/05/2026

Data: maiatzak 29 Lekua: Lantz (Plaza) Ordua: 19:00 JAC Electric blues-rock hirukotea Iban Larrebourek, Louise Tossutek eta JACek osatutzen dute. Beren lehen diskoa, NOW (El Gringo, 2025), aurkeztuko dute, zuzeneko indartsu batekin, hurbila eta energiaz betea, mota guztietako publikoekin konektatzen duena.    

Foto noticia - TITEREAK: BASOA

TITEREAK: BASOA

11/05/2026

Data: maiatzak 22 Lekua: Larraintzar Ordua: 18:00 Euskaraz Familia osorako Uxue kezkaturik dago, bere amonatxoa itzaltzear baitago. Basoaren sakontasunean murgildu nahi du, laguntzaren bila.. Basoan sartzen doan heinean, natura geroz eta misteriotsuagoa izanen da, bertan topatuko dituen pertsonaiak magikoagoak eta haiengandik jasoko dituen irakaspenak sakonagoak. Zuzeneko musika duen lana Nerea Oreja eta Marcos Vilela Teatro […]

Foto noticia - ZINEMA : ARO BERRIA (Irati Gorostidi)

ZINEMA : ARO BERRIA (Irati Gorostidi)

11/05/2026

Data: MAIATZAK 15  Lekua: Larraintzar Ordua: 19:00etan Euskaraz Donostia, 1978. Ur-kontagailuen fabrikako langileak batzarrean bildu dira greba bat eztabaidatzeko, azkenean ez duena aurrera eginen. Etsipenak jota, batzuek fabrika utzi eta komunitate batean integratuko dira. Bertan, dozenaka gaztek bilaketa bizia egiten dute esperientzia katartiko partekatuen bidez. Filma Lizasoko Arco Iris komunan oinarritzen da. Han, Irati Gorostidi zuzendariaren […]

Foto noticia - KONTZERTUA – GWILYNG

KONTZERTUA – GWILYNG

16/04/2026

Apirilak 24 Kontzertua Larraintzar 19:00 etan Gwilym Bowen Rhys galestar hizkuntza eta musikaren enbaxadore bihurtu da. Jatorriz Bethel herrikoa, galesez abesten du oroimena duenetik, eta horrek lotura sakona ematen dio bere lurraldeko kantu eta musika tradizionalekin. Galesko musikaren ahots berri eta bizienetako bat da.

Foto noticia - KOMIKI TAILERRA (Mikel Santos BELATZ)

KOMIKI TAILERRA (Mikel Santos BELATZ)

15/04/2026

Apirilak 17 Tailerra  Larraintzar  – 17:00-19:00 Euskaraz 10 urtetik gora (helduentzat ere) Mikel Santos ‘Belatz’. Kukuxumusuko kide izan zen, eta gaur egun Mikel Urmenetaren sormen taldeko partaidea da. Estatuko zein nazioarteko hainbat haur ipuin ilustratu ditu. Txalaparta argitaletxearekin argitaratu zuen ‘El tesoro de Lucio’ (Gerezi garaia), hainbat hizkuntzatara itzulia. Gaur egun, El Drogasen bizitzari buruzko […]

Foto noticia - KORRIKA 2026 – MARTXOAK 22 IGANDEA

KORRIKA 2026 – MARTXOAK 22 IGANDEA

18/03/2026

Udalak 686. kilometroa erosi du (Eguarasetik Gaskuera doan errepidean), Korrika 7:43an iritsiko da. 7: 30ean Aroztegiko zubian geratuko gara. Ondoren, KULTUR ESKOLAN hamarretakoa egongo da nahi duenarentzat. Gastua “a eskote” izango da. ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!