Ayuntamiento del Valle de Atetz

11/05/2026

TITEREAK: BASOA

Data: maiatzak 22
Lekua: Larraintzar
Ordua: 18:00
Euskaraz
Familia osorako

Uxue kezkaturik dago, bere amonatxoa itzaltzear baitago. Basoaren sakontasunean murgildu nahi du, laguntzaren bila.. Basoan sartzen doan heinean, natura geroz eta misteriotsuagoa izanen da, bertan topatuko dituen pertsonaiak magikoagoak eta haiengandik jasoko dituen irakaspenak sakonagoak. Zuzeneko musika duen lana Nerea Oreja eta Marcos Vilela Teatro Firulete txotxongilo konpainia ospetsuko kideen eskutik.