Zaintzaileentzako tailerra
Espazio hurbila eta konfidantzazkoa, esperientziak partekatzeko, lagunduta sentitzeko eta beste pertsona batzuk zaintzeko tresna errazak aurkitzeko, zutaz ahaztu gabe. Ondo zaintzeko, zeure burua ere zaindu behar duzulako.
Espazio hurbila eta konfidantzazkoa, esperientziak partekatzeko, lagunduta sentitzeko eta beste pertsona batzuk zaintzeko tresna errazak aurkitzeko, zutaz ahaztu gabe. Ondo zaintzeko, zeure burua ere zaindu behar duzulako.
Bere puzlea osatzeko”Gorosek”, bi motatako piezak sortzen ditu. Batzuetan, bere margolari gogokoenen koadroak erreproduzitzen ditu bere erara, espazioan eta denboran urrunekoak edo gertukoak. Beste batzuetan, bereziki maite dituen lekuak islatzen ditu, sentitu dituen emozioak. Kolorearen oreka bilatzen du emaitza harmoniatsua lortzeko.
Data: maiatzak 29 Lekua: Lantz (Plaza) Ordua: 19:00 JAC Electric blues-rock hirukotea Iban Larrebourek, Louise Tossutek eta JACek osatutzen dute. Beren lehen diskoa, NOW (El Gringo, 2025), aurkeztuko dute, zuzeneko indartsu batekin, hurbila eta energiaz betea, mota guztietako publikoekin konektatzen duena.
Data: maiatzak 22 Lekua: Larraintzar Ordua: 18:00 Euskaraz Familia osorako Uxue kezkaturik dago, bere amonatxoa itzaltzear baitago. Basoaren sakontasunean murgildu nahi du, laguntzaren bila.. Basoan sartzen doan heinean, natura geroz eta misteriotsuagoa izanen da, bertan topatuko dituen pertsonaiak magikoagoak eta haiengandik jasoko dituen irakaspenak sakonagoak. Zuzeneko musika duen lana Nerea Oreja eta Marcos Vilela Teatro […]
Data: MAIATZAK 15 Lekua: Larraintzar Ordua: 19:00etan Euskaraz Donostia, 1978. Ur-kontagailuen fabrikako langileak batzarrean bildu dira greba bat eztabaidatzeko, azkenean ez duena aurrera eginen. Etsipenak jota, batzuek fabrika utzi eta komunitate batean integratuko dira. Bertan, dozenaka gaztek bilaketa bizia egiten dute esperientzia katartiko partekatuen bidez. Filma Lizasoko Arco Iris komunan oinarritzen da. Han, Irati Gorostidi zuzendariaren […]
Apirilak 24 Kontzertua Larraintzar 19:00 etan Gwilym Bowen Rhys galestar hizkuntza eta musikaren enbaxadore bihurtu da. Jatorriz Bethel herrikoa, galesez abesten du oroimena duenetik, eta horrek lotura sakona ematen dio bere lurraldeko kantu eta musika tradizionalekin. Galesko musikaren ahots berri eta bizienetako bat da.
Apirilak 17 Tailerra Larraintzar – 17:00-19:00 Euskaraz 10 urtetik gora (helduentzat ere) Mikel Santos ‘Belatz’. Kukuxumusuko kide izan zen, eta gaur egun Mikel Urmenetaren sormen taldeko partaidea da. Estatuko zein nazioarteko hainbat haur ipuin ilustratu ditu. Txalaparta argitaletxearekin argitaratu zuen ‘El tesoro de Lucio’ (Gerezi garaia), hainbat hizkuntzatara itzulia. Gaur egun, El Drogasen bizitzari buruzko […]