Kultur Eskolako beheko solairuko zaharberritze lanak

Eritzegoitiko Kultur Eskolako beheko solairuko zaharberritze lanak amaitu dira.
Bailarako biztanleen dinamizazio sozial eta kulturala gauzatzeko toki egoki bat edukitzea lortu da eta erabilera askotako kultur espazio bat sortu da, non hainbat jarduera egin ahal izango diren; hitzaldiak, bilerak, musika ekitaldiak, bazkariak eta abar.
Hauek izan dira egin diren lan esanguratsuenak: barneko hormak margotzea, sukaldea berritzea (sukaldeko instalazioa, gas – xafla, ke kanpaia, teilatuko haizegailua, botila hozkailua, edalontzi garbigailua), argindar instalazioa eta kontsumo txikiko argiztapen ekipoen instalazioa eta ingurumen egokitzapena, eranginkortasun energetiko handiko pellet berogailua jarriz.
Beheko solairuko zaharberritze lanak, 2023ko otsailen amaitu dira eta Europako Leader dirulaguntza dute, 28.139,62€ koa.